Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Olentzero etorri da Gabiriara!!

Gaur arratsaldean, eta urteroko ohitura jarraituz, Olentzeroren bixita izan dugu herrian. Pistak jarraituz Ardantza aldetik paseotxoa egin dugu eta futbol zelai ondoko txabolatxoan aurkitu dugu gure eskutitzak jasotzeko prest. Goxokiak eman dizkigu, argazkiak atera ditugu eta Olentzerori abestu ondoren, Osinalde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urdaibaiko Bird Center-era irteera

Azaroaren 14ean, eskolako ume eta gurasoak irteera bat egin genuen Urdaibaiko Bird Center-era. Goizeko 9:00etan Gabiriatik irten eta goiza ederra pasa genuen bertako txoriak ikusiz. Markon zerbezerian nahiko oilasko jan eta primerako arratsaldea pasa genuen. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak, herria, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BOTTON UP IKASTAROA

Aurten Goierriko Eskola Txiki batzuk elkartu gara Osakidetzak eskaini duen ikastaro batean parte hartzeko. Bertan latzen ari garena hauxe da: -FORMAZIOA. -BABES LEGALA EZAGUTU. -UMEEN ARAZO KRONIKOAK: EZAGUTU, LANDU. -PROIEKTUA AITZAKI BEZELA: HARREMANAK, BENETAZKO ESKEINTZA INTEGRALA. Oraingoz bi saio egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

FORMAKUNTZA SAIOA

Aurten Goierriko bost Eskola Txikien artean, zenbait formakuntza saio antolatzeko konpromezua hartu dugu. Formakuntza saio hauek guraso eta irakasleentzako izango dira. Hiruhilabete bakoitzean formakuntza saio bat egongo da, hiru herri desberdinetan. Lehenengoa atzo izan zen Ezkio-Itsasoko eskola berrian. Mikel Goñi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak formazioa, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Santa Ageda eskean

Urteroko ohitura jarraituz, aurten ere bazen asmoa Santa Ageda eskean irtetzeko baino eguraldia ikusita Ostatuan eta eskolan abestea erabaki zuten, haserako asmoa Ugarana Goikoan eta Zuazolan irtetzea bazen ere. Ea datorren urtean giroa hobea den. Hona hemen argazki batzuk:

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Olentzeroren bixita

Aurreko igandean, abenduak 21, Olentzeroren bixita izan genuen Gabirian. Leku desberdinetan utzitako pistak jarraituz, azkenean, lortu genuen Olentzero aurkitzea. Eskutitzen truke goxokiak eman zizkigun eta hor joan zen beste herriren batera. Guk, txistorra eta gaztain jana eginez ospatu genuen Olentzeroren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Herriko hainbat txoko LOREZ bete ditugu!!

Berde kolorez inguratuta egotea gustatzen zaigun arren, herriari kolore pixka bat jarri behar geniola bururatu eta egin! Horixe izan zen atzo buru genuen lana. Goizeko hamarretan hitzordua geneukan. Bakoitzaren ardura erropa egokiak, aitzur txikia, eskuak babesteko guanteak nahi zuenak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Goierriko eskola txikien X. festa, ZERAINEN

Maiatzaren 10ean Goierriko eskola txikien X. festa ospatu genuen ZERAINen Gabiria, Itsasondo, Olaberria eta Zeraingo haur, guraso zein irakasleek. Arratsaldeko 16:00etan eman zitzaion hasiera festari Zeraingo haurrek abestu zituzten hainbat bertsorekin. Jarraian Txantxariak arduratu ziren plazan ginen guztiok mugimenduan jartzeaz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskal Herriko Itzulia Gabiriatik pasa da

Gaur, apirilak 7, Euskal Herriko Itzuliaren 54. edizioari hasera eman zaio eta txirrindulariek 3. mailako Gabiriako mendatea igo behar izan dute. Hor egon dira eskolako ume, irakasle zein guraso euren animo eta txaloekin txirrindulariei indarra eman nahiean. Hauei esker irabazi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaztetxoen Abesbatzaren emanaldia

2014. urteko Udaberri kulturalaren barruan, Gabiriako gaztetxoen Abesbatzak bere emanaldia eskaini digu. Jatorri ezberdinetako abestiak abestuz, oso saio atsegina pasa arazi digute. Gu zain geratzen gara hurrengo emanaldirako! Orduko abesti bat entzun nahi baduzue, sakatu irudian

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina