Kategoriaren artxiboa: orokorra

Olentzero iritsi da!!

Urtero bezala, Olentzero izan dugu herrian. Berak utzitako pistak jarraituz, azkenean lortu dugu aurkitzea. Eskutitzak eman dizkiogu eta abestu ondoren merienda ederra izan dugu plazan. Ea eskatutako guztia ekartzen diguzun eta datorren urterarte!

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Mendi irteera

Kurtsoa bukatzear dagoela aprobetxatuz, gaur goizean, Ormaiztegitik Mutiloara doan Bide Berdea egin dugu. Eguraldia ere portatu da eta amaitzeko hamaiketako ederra egin dugu Liernin. Bertako argazkiak ikusteko, sakatu irudiaren gainean.

Kategoriak gurasoak, orokorra | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Aurten ere, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldi paregabea izan dugu; ea bihar goizean irekiko ditugun opariak ere paregabeak diren!! Irudiak ikusteko, sakatu gainean

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Odolkiak ordainetan

Esaera zaharrak dioena betez, Gabiriako Gaztetxoen Abesbatza, aurreko urriaren 25ean Ordiziako Parrokian izan zen Urdanetako Ahotsekin batera emanaldia ematen. Ordiziakoek ekainean izen ziren gure herrian eta oraingoak gureak izan dira Ordizian. Aurrena talde bakoitzak bere abestiak eskeini zituen eta azkenik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Ohitura zaharrekin jarraituz

Santa Ageda eskean ari ginela, aukera izan genuen jadanik galduta dagoen lanbide bat ezagutzeko. Eguzkitza baserriko Joxe Maizek aukera eskaini zigun perratokia ikusteko eta bertan, behia perratzen ikusteko. Gure aldetik eskerrak eman behar dizkiogu Joxeri erakustaldi hau eskeintzeagatik. Ondorengo bideoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, formazioa, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Amaitu dugu ikasturte honetako Irristaketa ikastaroa

Uztailaren 18an eman genion amaiera 2012-2013 ikasturteko Irristaketa ikastaroari. Ikasturtean zehar ikasitakoaren erakustaldia egin eta gero festa eder batekin amaitu genuen eguna. Dagoeneko hasi gara datorren ikasturteko ikastaroa martxan jartzen. Beraz, oraindik ez bazara ausartu, oraingoan duzu aukera. ANIMATU ETA … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak festa, formazioa, herria, orokorra | Utzi iruzkina

OHITURARI JARRAITUZ SANTA AGEDA ESKEAN

Urteroko ohiturari jarraituz eta eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren, Santa Ageda eskean irten gara. Goizeko 9etan irten eta iaz egin gabe geratu ziren Orbeldegi eta Alegi auzoetan ibili gara gure alaitasuna zabaldu nahian. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, sakatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

PATINAJE IKASTAROA AURTEN ERE!

Iaz patinaje ikastaroak izan zuen arrakastaren ondoren, aurten ere ikastaroa antolatzea erabaki da. Ikastaroak 12 saio izango ditu eta otsailaren 2an hasiko da. Saioak larunbatetan izango dira; helduen taldea, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara eta umeek berriz, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeen gutxieneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak formazioa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Olentzerori bixita

Igandean, abenduak 9an, mendiko botak jantzi, txaketa handiak hartu eta hor joan gara Olentzeroren txabolara. Eta gure ezusterako, hantxe zegoen Olentzero gure zain, gure eskutitzak hartu eta goxokiak banatzeko. Eskerrak Olentzerok pazientzi handia duen; ume guztiak banan banan bere magalean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN!!

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu dugu. Hasteko, irakasleen eskutik hainbat ipuin eta kontakizun berezi entzun ahal izan ditugu, gero guztiok batera herriko plazan dantzan amaitzeko. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, sakatu hemen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, orokorra | Utzi iruzkina