Kategoriaren artxiboa: herria

Zuhaitz eguna 2018 Gabirian

Eguraldi ederra aprobetxatuz, Zuhaitz eguna ospatu dugu herrian. Alkain txikiko errotonda inguruko loreontziak lorez apaindu ditugu eta Baltsalekun egin berri den autobus geltokia inauguratu dugu pentsamenduak sartuz. Bertako argazkiak ikusteko sakatu irudian:

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Olentzero iritsi da!!

Urtero bezala, Olentzero izan dugu herrian. Berak utzitako pistak jarraituz, azkenean lortu dugu aurkitzea. Eskutitzak eman dizkiogu eta abestu ondoren merienda ederra izan dugu plazan. Ea eskatutako guztia ekartzen diguzun eta datorren urterarte!

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Aurten ere, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldi paregabea izan dugu; ea bihar goizean irekiko ditugun opariak ere paregabeak diren!! Irudiak ikusteko, sakatu gainean

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Olentzero Gabiriara etorri da!!

Abenduaren 20an izan degu Olentzero Gabirian. Bere laguntzaileak utzitako pistak jarraituz, azkenik lortu genuen Olentzero topatzea. Futbol zelai aurrean dagoen txabolatxoan zegoen bere laguntzailearekin gure umeen eskutitzak jasotzeko prest. Ea gure umeen ametsak betetzea lortzen duen. Argazkiak ikusteko sakatu irudi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Urdaibaiko Bird Center-era irteera

Azaroaren 14ean, eskolako ume eta gurasoak irteera bat egin genuen Urdaibaiko Bird Center-era. Goizeko 9:00etan Gabiriatik irten eta goiza ederra pasa genuen bertako txoriak ikusiz. Markon zerbezerian nahiko oilasko jan eta primerako arratsaldea pasa genuen. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak, herria, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Korrika ere Gabiriara iritsi da

Haserako asmoa martxoaren 23an Korrika Txikia ospatzea zen arren, eguraldia dela eta atzeratu egin behar izan zen. Azkenean, oporrak hartu baino lehen, martxoak 27an ospatu genuen. Oraingoan ere, eguraldia ez genuen lagun izan eta beraz, frontoian burutu genuen gure Korrika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina

Aintzinako Zibilizazioak Inauteritan

Iñauteriak direla eta, Aintzinako Zibilizazioak gaia hartuta, hainbat pertsonai izan ditugu herrian. Haur Hezkuntzakoak egipziarrak izan dira, 1. ziklokoak inkak, 2. ziklokoak Erdi Arokoak eta 3. ziklokoak berriz, Greziako Jainkoak eta herritarrak. Bertako dantzak ikusiz nahi izanez gero, sakatu irudien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Urteroko ohiturari jarraituz, eskolako ume, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldia lagun izan dugularik, eskerrak eman behar dizkiegu hain harrera beroarekin hartu gaituzten guztiei. Bertako irudiak ikusteko sakatu gainean

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Odolkiak ordainetan

Esaera zaharrak dioena betez, Gabiriako Gaztetxoen Abesbatza, aurreko urriaren 25ean Ordiziako Parrokian izan zen Urdanetako Ahotsekin batera emanaldia ematen. Ordiziakoek ekainean izen ziren gure herrian eta oraingoak gureak izan dira Ordizian. Aurrena talde bakoitzak bere abestiak eskeini zituen eta azkenik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Inauteriak

Eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren guk ere ospatu ditugu Inauteriak. Aurtengo gaia, ipuinetako pertsonaiak izan denez, hor izan ditugu makina bat pertsonai: Otsoa, Txanogorritxo, txerrikumeak, Makilakixki, Pinotxo, Hansel, Gretel, Edurnezuri, sorginak, Ali Baba eta 40 lapurrak… Ondoren ikus ditzazkezue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina