Kategoriaren artxiboa: gurasoak

Urdaibaiko Bird Center-era irteera

Azaroaren 14ean, eskolako ume eta gurasoak irteera bat egin genuen Urdaibaiko Bird Center-era. Goizeko 9:00etan Gabiriatik irten eta goiza ederra pasa genuen bertako txoriak ikusiz. Markon zerbezerian nahiko oilasko jan eta primerako arratsaldea pasa genuen. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak, herria, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ipuin kontaketa eskolan

Aurreko ostiralean ipuin kontaketa izan genuen eskolan ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta. Hainbat ipuin entzun ahal izan genituen ikasle, irakasle, ikasle ohi, praktiketako irakasle eta gurasoen eskutik. Maritxu teilatuko, Txinako eguzkiak, zozomikoteak, Ikaro, Herakles, Xabier eta txoria, hortzak garbitzearen garrantzia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak | Utzi iruzkina

Aintzinako Zibilizazioak Inauteritan

Iñauteriak direla eta, Aintzinako Zibilizazioak gaia hartuta, hainbat pertsonai izan ditugu herrian. Haur Hezkuntzakoak egipziarrak izan dira, 1. ziklokoak inkak, 2. ziklokoak Erdi Arokoak eta 3. ziklokoak berriz, Greziako Jainkoak eta herritarrak. Bertako dantzak ikusiz nahi izanez gero, sakatu irudien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Urteroko ohiturari jarraituz, eskolako ume, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldia lagun izan dugularik, eskerrak eman behar dizkiegu hain harrera beroarekin hartu gaituzten guztiei. Bertako irudiak ikusteko sakatu gainean

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Olentzeroren bixita

Aurreko igandean, abenduak 21, Olentzeroren bixita izan genuen Gabirian. Leku desberdinetan utzitako pistak jarraituz, azkenean, lortu genuen Olentzero aurkitzea. Eskutitzen truke goxokiak eman zizkigun eta hor joan zen beste herriren batera. Guk, txistorra eta gaztain jana eginez ospatu genuen Olentzeroren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Odolkiak ordainetan

Esaera zaharrak dioena betez, Gabiriako Gaztetxoen Abesbatza, aurreko urriaren 25ean Ordiziako Parrokian izan zen Urdanetako Ahotsekin batera emanaldia ematen. Ordiziakoek ekainean izen ziren gure herrian eta oraingoak gureak izan dira Ordizian. Aurrena talde bakoitzak bere abestiak eskeini zituen eta azkenik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

BIDANIA-GOIATZEN datorren urteko eskola txikien festako TESTIGUA jaso dugu!

2014ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa Bidania-Goiatzen ospatu genuen aurreko igandean. Eguraldi zoragarria lagun, beroegi ere hainbat momentutan, egun bikain bat igarotzeko aukera izan genuen. Eskola Txikietako partaide desberdinak biltzeko eta ondo pasatzeko helburu nagusiarekin sortutako festa honen 27.aldi hau, guztiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak | Utzi iruzkina

Santa Ageda eskean

Urteroko ohiturei jarraituz, aurten ere, otsailaren 4ean, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Santa Ageda eskean ibili gara. Aurten Ugarana Bekoa auzoan ibili gara eta eguraldia lagun, etxez etxe ibili gara gure alaitasuna zabaldu nahian. Honen erakusgarri, hemen dituzue bertako argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Aurpegi margoketa ikastaroa

Aurpegi margoketa ikastaroa antolatu da, haur nahiz helduentzat. 4 bat orduko ikastaroa izango da eta urriaren 26an hastekoa da. Irakaslea Sandra Cliville izango da eta berak erakutsiko dizkigu artisau lan honen sekretu guztiak. Anima zaitezte! Oraindik lekutxoren bat geratzen da.

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Denok jostera!!

Ostiraletako joste tailer bat antolatu nahi da. Printzipioz, azaroaren 8an hasteko eta ordutegia, iluntzeko 19:00etatik 20:30etara. Hasera batean, deialdia Guraso Elkarteko kideen artean egingo da eta taldearen arabera, erabakiko da deialdia zabaldu edo ez. Klasea ematera, gai honetan aditua den … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak formazioa, gurasoak | Utzi iruzkina