Kategoriaren artxiboa: festa

Olentzero iritsi da!!

Urtero bezala, Olentzero izan dugu herrian. Berak utzitako pistak jarraituz, azkenean lortu dugu aurkitzea. Eskutitzak eman dizkiogu eta abestu ondoren merienda ederra izan dugu plazan. Ea eskatutako guztia ekartzen diguzun eta datorren urterarte!

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Goierriko Eskola Txikien Festa

Gaur ospatu dugu, urtero bezala, Goierriko Eskola Txikien Festa. Aurten Itsasondon egokitu da. Olaberria, Zerain, Ezkio-Itsaso, Itsasondo eta Gabiriako ume zein guraso elkartu gara festa honetan. Ongi etorri ekitaldian testigu pasatzea izan da. Ondoren, talde ezberdinetan banatu eta jolas kooperatiboak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Aurten ere, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldi paregabea izan dugu; ea bihar goizean irekiko ditugun opariak ere paregabeak diren!! Irudiak ikusteko, sakatu gainean

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Olentzero Gabiriara etorri da!!

Abenduaren 20an izan degu Olentzero Gabirian. Bere laguntzaileak utzitako pistak jarraituz, azkenik lortu genuen Olentzero topatzea. Futbol zelai aurrean dagoen txabolatxoan zegoen bere laguntzailearekin gure umeen eskutitzak jasotzeko prest. Ea gure umeen ametsak betetzea lortzen duen. Argazkiak ikusteko sakatu irudi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Korrika ere Gabiriara iritsi da

Haserako asmoa martxoaren 23an Korrika Txikia ospatzea zen arren, eguraldia dela eta atzeratu egin behar izan zen. Azkenean, oporrak hartu baino lehen, martxoak 27an ospatu genuen. Oraingoan ere, eguraldia ez genuen lagun izan eta beraz, frontoian burutu genuen gure Korrika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Urteroko ohiturari jarraituz, eskolako ume, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldia lagun izan dugularik, eskerrak eman behar dizkiegu hain harrera beroarekin hartu gaituzten guztiei. Bertako irudiak ikusteko sakatu gainean

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Inauteriak

Eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren guk ere ospatu ditugu Inauteriak. Aurtengo gaia, ipuinetako pertsonaiak izan denez, hor izan ditugu makina bat pertsonai: Otsoa, Txanogorritxo, txerrikumeak, Makilakixki, Pinotxo, Hansel, Gretel, Edurnezuri, sorginak, Ali Baba eta 40 lapurrak… Ondoren ikus ditzazkezue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina

Santa Ageda eskean

Urteroko ohiturei jarraituz, aurten ere, otsailaren 4ean, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Santa Ageda eskean ibili gara. Aurten Ugarana Bekoa auzoan ibili gara eta eguraldia lagun, etxez etxe ibili gara gure alaitasuna zabaldu nahian. Honen erakusgarri, hemen dituzue bertako argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Aurpegi margoketa ikastaroa

Aurpegi margoketa ikastaroa antolatu da, haur nahiz helduentzat. 4 bat orduko ikastaroa izango da eta urriaren 26an hastekoa da. Irakaslea Sandra Cliville izango da eta berak erakutsiko dizkigu artisau lan honen sekretu guztiak. Anima zaitezte! Oraindik lekutxoren bat geratzen da.

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Egunpasa Leitzan!

Urteroko legez, irailaren 28an irteera egin dugu guraso eta ikasleez osatutako taldeak. Aurten Leitzan izan gara, Iñaki Perurena harrijasotzailearen PERU HARRI museoa bixitatzen. Bertan, Iñakik eta bere seme Xabierrek, erakutsi dizkigute harrijasotzearen historia, teknika desberdinak,… Harrizko irudi ikusgarriak ikusteaz gain, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina