Kategoriaren artxiboa: eskola

Odolkiak ordainetan

Esaera zaharrak dioena betez, Gabiriako Gaztetxoen Abesbatza, aurreko urriaren 25ean Ordiziako Parrokian izan zen Urdanetako Ahotsekin batera emanaldia ematen. Ordiziakoek ekainean izen ziren gure herrian eta oraingoak gureak izan dira Ordizian. Aurrena talde bakoitzak bere abestiak eskeini zituen eta azkenik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Inauteriak

Eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren guk ere ospatu ditugu Inauteriak. Aurtengo gaia, ipuinetako pertsonaiak izan denez, hor izan ditugu makina bat pertsonai: Otsoa, Txanogorritxo, txerrikumeak, Makilakixki, Pinotxo, Hansel, Gretel, Edurnezuri, sorginak, Ali Baba eta 40 lapurrak… Ondoren ikus ditzazkezue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina

Ohitura zaharrekin jarraituz

Santa Ageda eskean ari ginela, aukera izan genuen jadanik galduta dagoen lanbide bat ezagutzeko. Eguzkitza baserriko Joxe Maizek aukera eskaini zigun perratokia ikusteko eta bertan, behia perratzen ikusteko. Gure aldetik eskerrak eman behar dizkiogu Joxeri erakustaldi hau eskeintzeagatik. Ondorengo bideoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, formazioa, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Santa Ageda eskean

Urteroko ohiturei jarraituz, aurten ere, otsailaren 4ean, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Santa Ageda eskean ibili gara. Aurten Ugarana Bekoa auzoan ibili gara eta eguraldia lagun, etxez etxe ibili gara gure alaitasuna zabaldu nahian. Honen erakusgarri, hemen dituzue bertako argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Aurpegi margoketa ikastaroa

Aurpegi margoketa ikastaroa antolatu da, haur nahiz helduentzat. 4 bat orduko ikastaroa izango da eta urriaren 26an hastekoa da. Irakaslea Sandra Cliville izango da eta berak erakutsiko dizkigu artisau lan honen sekretu guztiak. Anima zaitezte! Oraindik lekutxoren bat geratzen da.

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Egunpasa Leitzan!

Urteroko legez, irailaren 28an irteera egin dugu guraso eta ikasleez osatutako taldeak. Aurten Leitzan izan gara, Iñaki Perurena harrijasotzailearen PERU HARRI museoa bixitatzen. Bertan, Iñakik eta bere seme Xabierrek, erakutsi dizkigute harrijasotzearen historia, teknika desberdinak,… Harrizko irudi ikusgarriak ikusteaz gain, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

GOIERRIKO ESKOLA TXIKIAK OLABERRIAN

Urteroko ohiturari jarraituz Goierriko Eskola Txikiak (Itsasondo, Gabiria, Olaberria eta Zerain) elkartu gara gure festa egiteko. Aurten, maiatzaren 25ean Olaberrian izan gara. Eguraldia lagun hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen: ongietorriko dantza, Korrikalariei elkarrizketa, Korrika Txikia, merienda, argazkiak, testigu aldaketa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

INAUTERIAK: “JO PITXU JO”

Otsailaren 8an festa giroa zen nagusi Gabiriako plazan! Gurean inoiz ikusi gabeko hainbat pertsonai dantza eta kanta aritu ziren elizpera gerturatu zirenen aurrean. Neguko giro hotza majo berotzea lortu zuten behintzat!  Jarraian ikusi eta entzun genuena hitzez hitz doakizue: “Arratsalde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola | Utzi iruzkina

OHITURARI JARRAITUZ SANTA AGEDA ESKEAN

Urteroko ohiturari jarraituz eta eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren, Santa Ageda eskean irten gara. Goizeko 9etan irten eta iaz egin gabe geratu ziren Orbeldegi eta Alegi auzoetan ibili gara gure alaitasuna zabaldu nahian. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, sakatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

1912-2012 Balentzategi Herri Ikastetxea

Herri ikastetxearen MENDEURRENAREN harira hainbat ekintza antolatu ziren abenduaren 14 eta 16ko asteburuan.  Hona hemen burutu ziren haietako batzuk iruditan zein bideoz: 1. ANTZINAKO JOKOAK gogoan: Ostiralean, arratsaldez, eskolako haur eta irakasleak jolasak egiten aritu ziren, gaur egungoak zein lehenagokoak.  Haurrek adi-adi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina