Kategoriaren artxiboa: eskola

Zuhaitz eguna 2018 Gabirian

Eguraldi ederra aprobetxatuz, Zuhaitz eguna ospatu dugu herrian. Alkain txikiko errotonda inguruko loreontziak lorez apaindu ditugu eta Baltsalekun egin berri den autobus geltokia inauguratu dugu pentsamenduak sartuz. Bertako argazkiak ikusteko sakatu irudian:

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

INPRIMAKIAK

Kategoriak eskola | Utzi iruzkina

Irteera Salburuara

Urtero bezala, Guraso Elkarteak antolatutako irteera egin dugu. Aurten Gasteizko Salburuan izan gara bertako oreinen “berrea” delakoa ezagutzera. Goizeko 11:00ak aldera irten, Gasteizen bazkaldu, eta 16:00tarako han ginen gure katalejuekin. Arren orroak entzuteko aukera izan genuen eta baita ere, ar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak | Utzi iruzkina

Goierriko Eskola Txikien Festa

Gaur ospatu dugu, urtero bezala, Goierriko Eskola Txikien Festa. Aurten Itsasondon egokitu da. Olaberria, Zerain, Ezkio-Itsaso, Itsasondo eta Gabiriako ume zein guraso elkartu gara festa honetan. Ongi etorri ekitaldian testigu pasatzea izan da. Ondoren, talde ezberdinetan banatu eta jolas kooperatiboak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak | Utzi iruzkina

Olentzero Gabiriara etorri da!!

Abenduaren 20an izan degu Olentzero Gabirian. Bere laguntzaileak utzitako pistak jarraituz, azkenik lortu genuen Olentzero topatzea. Futbol zelai aurrean dagoen txabolatxoan zegoen bere laguntzailearekin gure umeen eskutitzak jasotzeko prest. Ea gure umeen ametsak betetzea lortzen duen. Argazkiak ikusteko sakatu irudi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Korrika ere Gabiriara iritsi da

Haserako asmoa martxoaren 23an Korrika Txikia ospatzea zen arren, eguraldia dela eta atzeratu egin behar izan zen. Azkenean, oporrak hartu baino lehen, martxoak 27an ospatu genuen. Oraingoan ere, eguraldia ez genuen lagun izan eta beraz, frontoian burutu genuen gure Korrika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina

Ipuin kontaketa eskolan

Aurreko ostiralean ipuin kontaketa izan genuen eskolan ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta. Hainbat ipuin entzun ahal izan genituen ikasle, irakasle, ikasle ohi, praktiketako irakasle eta gurasoen eskutik. Maritxu teilatuko, Txinako eguzkiak, zozomikoteak, Ikaro, Herakles, Xabier eta txoria, hortzak garbitzearen garrantzia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak | Utzi iruzkina

Aintzinako Zibilizazioak Inauteritan

Iñauteriak direla eta, Aintzinako Zibilizazioak gaia hartuta, hainbat pertsonai izan ditugu herrian. Haur Hezkuntzakoak egipziarrak izan dira, 1. ziklokoak inkak, 2. ziklokoak Erdi Arokoak eta 3. ziklokoak berriz, Greziako Jainkoak eta herritarrak. Bertako dantzak ikusiz nahi izanez gero, sakatu irudien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Urteroko ohiturari jarraituz, eskolako ume, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldia lagun izan dugularik, eskerrak eman behar dizkiegu hain harrera beroarekin hartu gaituzten guztiei. Bertako irudiak ikusteko sakatu gainean

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Olentzeroren bixita

Aurreko igandean, abenduak 21, Olentzeroren bixita izan genuen Gabirian. Leku desberdinetan utzitako pistak jarraituz, azkenean, lortu genuen Olentzero aurkitzea. Eskutitzen truke goxokiak eman zizkigun eta hor joan zen beste herriren batera. Guk, txistorra eta gaztain jana eginez ospatu genuen Olentzeroren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina