ONGI-ETORRI!

Hau Gabiriako Balentzategi Herri Eskolako web orria da, gurasoek eta irakasleek kudeatzen dutena.
Gabiria Gipuzkoako lurraldearen erdialdean kokatua dago, (ikus MAPA) Goierri eskualdean. 500 biztanle dituen nekazal herri txiki bat da. Gabiriako eskola betidanik egon da herrian, 2012-2013 ikasturtean 100 urte bete zituen. Gure eskolan haurrek 2 urtetik 12 urtera bitartean egiten dituzte ikasketak. Nahiz eta ume gehienak herrikoak izan, badira ume batzuk Itsasotik ere etortzen direnak. Gaur egun 48 ume dabiltza Gabiriako eskola txikian.
Gure eskola txikia izan arren, ez pentsa aspertzen garenik: haurrek kirola, musika, patinajea eta dantza egiteko aukera dute. Eta hori gutxi balitz, Guraso Elkarteak hilero ekintzaren bat antolatzen du (zuhaitz eguna, mendi irteerak, Olentzerori bixita, Gabon eskea, Santa Ageda eskea, mugikortasun eguna, ikasturte hasierako irteera, Goierriko eta Gipuzkoako Eskola Txikien festa…)
Esaera zahar batek dioen bezala, GABIRI, TOKI GUZTIETATIK AGIRI.
Beraz, nahi duzuenean ez zaizue zaila izango hona iristea.
ONGI ETORRI!

Kategoria: orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude