Egilearen artxiboa: gurasoak

Gabon eskean

Aurten ere, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldi paregabea izan dugu; ea bihar goizean irekiko ditugun opariak ere paregabeak diren!! Irudiak ikusteko, sakatu gainean

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Olentzero Gabiriara etorri da!!

Abenduaren 20an izan degu Olentzero Gabirian. Bere laguntzaileak utzitako pistak jarraituz, azkenik lortu genuen Olentzero topatzea. Futbol zelai aurrean dagoen txabolatxoan zegoen bere laguntzailearekin gure umeen eskutitzak jasotzeko prest. Ea gure umeen ametsak betetzea lortzen duen. Argazkiak ikusteko sakatu irudi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Urdaibaiko Bird Center-era irteera

Azaroaren 14ean, eskolako ume eta gurasoak irteera bat egin genuen Urdaibaiko Bird Center-era. Goizeko 9:00etan Gabiriatik irten eta goiza ederra pasa genuen bertako txoriak ikusiz. Markon zerbezerian nahiko oilasko jan eta primerako arratsaldea pasa genuen. Bertako irudiak ikusi nahi badituzue, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak, herria, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BOTTON UP IKASTAROA

Aurten Goierriko Eskola Txiki batzuk elkartu gara Osakidetzak eskaini duen ikastaro batean parte hartzeko. Bertan latzen ari garena hauxe da: -FORMAZIOA. -BABES LEGALA EZAGUTU. -UMEEN ARAZO KRONIKOAK: EZAGUTU, LANDU. -PROIEKTUA AITZAKI BEZELA: HARREMANAK, BENETAZKO ESKEINTZA INTEGRALA. Oraingoz bi saio egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

FORMAKUNTZA SAIOA

Aurten Goierriko bost Eskola Txikien artean, zenbait formakuntza saio antolatzeko konpromezua hartu dugu. Formakuntza saio hauek guraso eta irakasleentzako izango dira. Hiruhilabete bakoitzean formakuntza saio bat egongo da, hiru herri desberdinetan. Lehenengoa atzo izan zen Ezkio-Itsasoko eskola berrian. Mikel Goñi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak formazioa, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Korrika ere Gabiriara iritsi da

Haserako asmoa martxoaren 23an Korrika Txikia ospatzea zen arren, eguraldia dela eta atzeratu egin behar izan zen. Azkenean, oporrak hartu baino lehen, martxoak 27an ospatu genuen. Oraingoan ere, eguraldia ez genuen lagun izan eta beraz, frontoian burutu genuen gure Korrika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, herria | Utzi iruzkina

Ipuin kontaketa eskolan

Aurreko ostiralean ipuin kontaketa izan genuen eskolan ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta. Hainbat ipuin entzun ahal izan genituen ikasle, irakasle, ikasle ohi, praktiketako irakasle eta gurasoen eskutik. Maritxu teilatuko, Txinako eguzkiak, zozomikoteak, Ikaro, Herakles, Xabier eta txoria, hortzak garbitzearen garrantzia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak | Utzi iruzkina

Aintzinako Zibilizazioak Inauteritan

Iñauteriak direla eta, Aintzinako Zibilizazioak gaia hartuta, hainbat pertsonai izan ditugu herrian. Haur Hezkuntzakoak egipziarrak izan dira, 1. ziklokoak inkak, 2. ziklokoak Erdi Arokoak eta 3. ziklokoak berriz, Greziako Jainkoak eta herritarrak. Bertako dantzak ikusiz nahi izanez gero, sakatu irudien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Santa Ageda eskean

Urteroko ohitura jarraituz, aurten ere bazen asmoa Santa Ageda eskean irtetzeko baino eguraldia ikusita Ostatuan eta eskolan abestea erabaki zuten, haserako asmoa Ugarana Goikoan eta Zuazolan irtetzea bazen ere. Ea datorren urtean giroa hobea den. Hona hemen argazki batzuk:

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gabon eskean

Urteroko ohiturari jarraituz, eskolako ume, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldia lagun izan dugularik, eskerrak eman behar dizkiegu hain harrera beroarekin hartu gaituzten guztiei. Bertako irudiak ikusteko sakatu gainean

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Utzi iruzkina