Egilearen artxiboa: gurasoak

Zuhaitz eguna 2018 Gabirian

Eguraldi ederra aprobetxatuz, Zuhaitz eguna ospatu dugu herrian. Alkain txikiko errotonda inguruko loreontziak lorez apaindu ditugu eta Baltsalekun egin berri den autobus geltokia inauguratu dugu pentsamenduak sartuz. Bertako argazkiak ikusteko sakatu irudian:

Kategoriak eskola, gurasoak, herria | Utzi iruzkina

Olentzero etorri da Gabiriara!!

Gaur arratsaldean, eta urteroko ohitura jarraituz, Olentzeroren bixita izan dugu herrian. Pistak jarraituz Ardantza aldetik paseotxoa egin dugu eta futbol zelai ondoko txabolatxoan aurkitu dugu gure eskutitzak jasotzeko prest. Goxokiak eman dizkigu, argazkiak atera ditugu eta Olentzerori abestu ondoren, Osinalde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ZUHAITZ EGUNA 2017

Azken urteetan udaberriaren hasiera inguruan egin dugun legez, aurten ere Balentzategi eskolako ikasle eta hauen gurasoek hitzordua genuen larunbatean goizeko hamarretan. Asmoa? Aurreko urteetan sartutako zuhaitzak gainbegiratu eta txukundu, zuhaitz berriak sartu eta udalatxea apaintzen duten geraneo ontziak ere berritu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak | Utzi iruzkina

SANTA AGEDA ESKEAN 2016-2017

Aurten ere, atera gara eskean, nola ez! Txandaka-txandaka Gabiriako auzo desberdinak bisitatzen ditugu urtero bertan bizi direnei, aurrez eskolan prestatutako koplak abestera. Balentzategi eskolako haur, irakasle zein guraso ibili gara kantuan aurten astebukaera tokatu baita parean. Gabiriako herrigunean gora eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak | Utzi iruzkina

INPRIMAKIAK

Kategoriak eskola | Utzi iruzkina

GABON ESKEA: urteroko hitzordua!

Balentzategiko haurrak, guraso eta irakasleekin batera, ondorengo mapan azaltzen den ibilaldia egin genuen pasa den larunbatean. Eskolan dauden familien etxeetara joateko ohitura izaten da urtero eta aurten 16 familia bisitatu ahal izan genituen, herriko Ostatua ahaztu gabe, bertan bukatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak gurasoak | Utzi iruzkina

Olentzero iritsi da!!

Urtero bezala, Olentzero izan dugu herrian. Berak utzitako pistak jarraituz, azkenean lortu dugu aurkitzea. Eskutitzak eman dizkiogu eta abestu ondoren merienda ederra izan dugu plazan. Ea eskatutako guztia ekartzen diguzun eta datorren urterarte!

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Utzi iruzkina

Irteera Salburuara

Urtero bezala, Guraso Elkarteak antolatutako irteera egin dugu. Aurten Gasteizko Salburuan izan gara bertako oreinen “berrea” delakoa ezagutzera. Goizeko 11:00ak aldera irten, Gasteizen bazkaldu, eta 16:00tarako han ginen gure katalejuekin. Arren orroak entzuteko aukera izan genuen eta baita ere, ar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, gurasoak | Utzi iruzkina

Mendi irteera

Kurtsoa bukatzear dagoela aprobetxatuz, gaur goizean, Ormaiztegitik Mutiloara doan Bide Berdea egin dugu. Eguraldia ere portatu da eta amaitzeko hamaiketako ederra egin dugu Liernin. Bertako argazkiak ikusteko, sakatu irudiaren gainean.

Kategoriak gurasoak, orokorra | Utzi iruzkina

Goierriko Eskola Txikien Festa

Gaur ospatu dugu, urtero bezala, Goierriko Eskola Txikien Festa. Aurten Itsasondon egokitu da. Olaberria, Zerain, Ezkio-Itsaso, Itsasondo eta Gabiriako ume zein guraso elkartu gara festa honetan. Ongi etorri ekitaldian testigu pasatzea izan da. Ondoren, talde ezberdinetan banatu eta jolas kooperatiboak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak eskola, festa, gurasoak | Utzi iruzkina