1912-2012 Balentzategi Herri Ikastetxea

Herri ikastetxearen MENDEURRENAREN harira hainbat ekintza antolatu ziren abenduaren 14 eta 16ko asteburuan.  Hona hemen burutu ziren haietako batzuk iruditan zein bideoz:

1. ANTZINAKO JOKOAK gogoan: Ostiralean, arratsaldez, eskolako haur eta irakasleak jolasak egiten aritu ziren, gaur egungoak zein lehenagokoak.  Haurrek adi-adi jarraitu zituzten aiton-amonen azalpenak, haienak bai jolasak, imajinazioa ez zuten falta gero!

Txapatan…

Tortoloxak…

Makiltxoekin

Aulki jokuan…

2. ESKOLA BIZIA, HERRI BIZIA deritzan dokumentala ikusgai egon zen, eta ikusleen zalantza/galdera/kezkak argitzera dokumentalaren egile den Iñaki Alcalde guraso Larrauldarra izan genuen gure artean. Hona hemen dokumentalaren trailerraESKOLA BIZIA, HERRI BIZIA

3. KAFE TERTULIA. Gabiriako eskolan ibilitako adin guztietako jendea elkartu zen, gaztetako oroitzapenak kontatuz, elkarbanatuz.

Kafe tertuliako irudiak

4. MENDEURRENAREN OROIGARRI EKITALDIA.Eskolan ibilitako zaharrentxoenak eta gaur egun dabiltzenak lagunduta bistaratu zuten eskolan jarri den plaka berria, aurreskua eta bertsoak lagun zirela. Bertako irudiak…

5. IKASLE ETA IKASLE OHIEK ESKAINITAKO IKUSKIZUNA.Ikuskizun honek hiru atal izan zituen: orain dela 10-15 urte izandako ikasleak, irten berri diren ikasle ohiak eta gaur egun eskolan dabiltzan ikasleak. Atal bakoitza ondoren ikus daitezke:

1. atala: orain dela 10-15 urteko ikasle ohiak…

2. atala: ikasle ohi berrienak…

3. atala: gaur egungo ikasleak…

6. MATERIAL ETA ARGAZKIEN ERAKUSKETA. Asteburuan ez ezik, beste astebetez ireki behar izan da erakusketa izan duen arrakasta ikusita gero. Makina batek aspaldiko oroitzapenak gogoratu ditu! IRUDIAK IKUSTEKO…


Kategoria: eskola, festa, herria. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude