ONGI-ETORRI!

Hau Gabiriako Balentzategi Herri Eskolako web orria da, gurasoek eta irakasleek kudeatzen dutena.
Gabiria Gipuzkoako lurraldearen erdialdean kokatua dago, (ikus MAPA) Goierri eskualdean. 500 biztanle dituen nekazal herri txiki bat da. Gabiriako eskola betidanik egon da herrian, 2012-2013 ikasturtean 100 urte bete zituen. jarraitu irakurtzen

Kategoriak orokorra | Erantzun

ZUHAITZ EGUNA 2017

Azken urteetan udaberriaren hasiera inguruan egin dugun legez, aurten ere Balentzategi eskolako ikasle eta hauen gurasoek hitzordua genuen larunbatean goizeko hamarretan. Asmoa? Aurreko urteetan sartutako zuhaitzak gainbegiratu eta txukundu, zuhaitz berriak sartu eta udalatxea apaintzen duten geraneo ontziak ere berritu.

Edorta Atinek aurten ere, zer kontatua bazuen. Berak ekarri zizkigun lur, landare, lanabes eta ongarria ere noski. Naturari “kopiatuta” omen dakizki berak hainbeste gauza, eta guri ere hala egiteko gonbita egin zigun. Zuhaitz motei dagokienez, beste urteetan pago, aritz, lizar nahiz arteak sartu izan ditugu Gabiriko gune desberdinetan. Aritza omen da hala ere, ondoen datorrena gure inguru haizetsu honetan, eta beraz aurten, espezie hori sartzen ibili gara batez ere. Zuhaitz landarea osasuntsu egoteko zein ezaugarri izan behar dituen ere esan digu: sustrai osasuntsua, inon moztu gabea;adar nagusia luzea, eta noski oraindik hostorik gabea, horrek landarea oraindik lozorroan dagoela adierazten baitigu, eta beraz ez duela sufritzen landatzerakoan.

Haur gaztetxoenek geraneoak landatzea aukeratu zuten, eta besteok aurreko urteetako landareak gainbegiratzera abiatu ginen. Batzuk ipurditik atera behar izan genituen azalean zauriak baitzituzten inguruko belarra moztean-edo egindakoak. Landare horiek batere indarrik gabe hazi zirela ohartu ginen Edortaren azalpenei esker.

Goiz pasa, guraso batzuek prestatutako hamaiketako ederrarekin bukatu genuen. Eguraldi kaskarra espero genuen arren, eguzkia eguna argitzera atera zen eta hotz egiten zuen arren, primeran ibili ginen.

 

Kategoriak gurasoak | Erantzun

SANTA AGEDA ESKEAN 2016-2017

Aurten ere, atera gara eskean, nola ez!

Txandaka-txandaka Gabiriako auzo desberdinak bisitatzen ditugu urtero bertan bizi direnei, aurrez eskolan prestatutako koplak abestera. Balentzategi eskolako haur, irakasle zein guraso ibili gara kantuan aurten astebukaera tokatu baita parean. Gabiriako herrigunean gora eta behera jardun dugu goizeko 9etatik 11:30ak arteko tartean. Etxeko andre zein gizonei kopla eskaini eta trukean zer jana ere izan dugu, ez gaude kexatzeko moduan.

Ea hurrengo urtean ere berdintsu jarduteko moduan garen!

“Dios te salbe, abe Maria / egin dezagun gaur topa / denon problemak konpon daitezen / hori dizuegu topa. ”

IKUSI NAHI ZER ABESTU DUGUN?

 

 

Kategoriak gurasoak | Erantzun

INPRIMAKIAK

Kategoriak eskola | Erantzun

GABON ESKEA: urteroko hitzordua!

mapaBalentzategiko haurrak, guraso eta irakasleekin batera, ondorengo mapan azaltzen den ibilaldia egin genuen pasa den larunbatean. Eskolan dauden familien etxeetara joateko ohitura izaten da urtero eta aurten 16 familia bisitatu ahal izan genituen, herriko Ostatua ahaztu gabe, bertan bukatu genuen goizean 9:30etan hasi eta 15:00ak inguruan hasitako buelta.

3Eskolako irakasle eta ikasleek prestatu zituzten goizean zehar abestu genituen abestiak: Kax-kax atarian, Ole Olentzero, Alaken,  Bertso batzuek, Bizar zuri eta Alaken. Abesti sortaren ale bana banatu ziguten gurasoei ere, horrela zihoen portadan (EGUBERRIA. Ohitura, kantu eta istorio liburutik!):

Antzina mintzina…

Antzinan, Urte Berria Eguberri egunean hasten zen, eguzki berria orduan jaiotzen zelako. Hala, bada, Gabon eguna eta Urte Zahar eguna egun berbera ziren.

                Gabon Zahar Eguberri

                Gabon Zahar Eguberri:

                Eguzki zaharra erre

                Eta berria jaio bedi.4

1 2

 

Kategoriak gurasoak | Erantzun

Olentzero iritsi da!!

Urtero bezala, Olentzero izan dugu herrian. Berak utzitako pistak jarraituz, azkenean lortu dugu aurkitzea. Eskutitzak eman dizkiogu eta abestu ondoren merienda ederra izan dugu plazan. Ea eskatutako guztia ekartzen diguzun eta datorren urterarte!

p1160747p1160753

p1160754p1160756p1160757p1160761

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Erantzun

Irteera Salburuara

Urtero bezala, Guraso Elkarteak antolatutako irteera egin dugu. Aurten Gasteizko Salburuan izan gara bertako oreinen “berrea” delakoa ezagutzera. Goizeko 11:00ak aldera irten, Gasteizen bazkaldu, eta 16:00tarako han ginen gure katalejuekin. Arren orroak entzuteko aukera izan genuen eta baita ere, ar zaharrak ar gazteak nola uxatzen diztuzten beraien eme taldetik. Eguraldiarekin ere zortean izan genuen eta leku lasai eta paregabea ezagututa bueltatu ginen.

p1020745 p1020759 p1020769 p1020770 p1020772 p1020776 p1020779 p1020783

Kategoriak eskola, gurasoak | Erantzun

Mendi irteera

Kurtsoa bukatzear dagoela aprobetxatuz, gaur goizean, Ormaiztegitik Mutiloara doan Bide Berdea egin dugu. Eguraldia ere portatu da eta amaitzeko hamaiketako ederra egin dugu Liernin. Bertako argazkiak ikusteko, sakatu irudiaren gainean.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak gurasoak, orokorra | Erantzun

Goierriko Eskola Txikien Festa

Gaur ospatu dugu, urtero bezala, Goierriko Eskola Txikien Festa. Aurten Itsasondon egokitu da. Olaberria, Zerain, Ezkio-Itsaso, Itsasondo eta Gabiriako ume zein guraso elkartu gara festa honetan.

Ongi etorri ekitaldian testigu pasatzea izan da. Ondoren, talde ezberdinetan banatu eta jolas kooperatiboak izan ditugu. Amaitzeko, mokadutxoa izan dugu musikaz giroturik.

Hurrengo hitzordua, Ikaztegietan izango dugu, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan.20160514_173347 20160514_173416 20160514_173508 20160514_173657 20160514_173714 20160514_173721 20160514_184601 20160514_184605 26976645196_c882a97092_b

Kategoriak eskola, festa, gurasoak | Erantzun

Gabon eskean

Aurten ere, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak etxez etxe ibili gara Gabon eskean. Eguraldi paregabea izan dugu; ea bihar goizean irekiko ditugun opariak ere paregabeak diren!!

Irudiak ikusteko, sakatu gainean

P1140292

Kategoriak festa, gurasoak, herria, orokorra | Erantzun

Olentzero Gabiriara etorri da!!

Abenduaren 20an izan degu Olentzero Gabirian. Bere laguntzaileak utzitako pistak jarraituz, azkenik lortu genuen Olentzero topatzea. Futbol zelai aurrean dagoen txabolatxoan zegoen bere laguntzailearekin gure umeen eskutitzak jasotzeko prest. Ea gure umeen ametsak betetzea lortzen duen.

Argazkiak ikusteko sakatu irudi gainean

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak eskola, festa, gurasoak, herria | Erantzun